2012ko irailaren 27a, osteguna
Atzo Greba
Orokorra deituta zegoen Hego Euskal Herrian, eta Zinemaldian ere eragina izan
zuen. Donostiako denda eta taberna gehienak ateak ixtea erabaki zuten.
Zinemaldiko arduradunek ere, egunez aldatu ezin zitezkeen Kursaaleko ekitaldiak
baino ez zituzten mantendu. Bertaratu zirenek Emily Tang txinatarraren All
Apologies, zein Bahman Ghobadiren
Fasle Kargadan/Rhino Season pelikula
poetikoa ikusi ahal izan zituzten. Pablo
Larrainen NO (EZ) filmak ere
zeresana eman du. Zabaltegi perlak sailean aurkeztu duten film txiletar honek
Canneseko aurtengo errealizatzaileen hamabostaldian pelikula onenaren saria
jaso zuen. Nazioarteko presioaren aurrean
Augusto Pinochet diktadoren txiletarrak bere presidentetza babesteko
erreferendum bat antolatu behar zian zuen 1988an. Gertakari horitan
oinarritutako Antonio Skármenta idazlearen Referéndum
eleberrian oinarritutako filma da. René Saavedra (Gael García Bernal) publizista
gaztea ezezkoaren aldeko kanpainaz arduratuko da eta azkenean irabazi egingo
dute. Publikoaren Saria jasotzeko hautagaietako bat da.
Osteguneko
protagonista nagusia J. A. Bayona gaztearen
The Impossible (Ezinezkoa) filmeko
protagonistetako bat izan da: Ewan
McGregor. Filma aurkeztera ez ezik Donostia Saria jasotzera ere etorri da
aktore eskoziarra. Pozik utzi ditu alfonbra gorrira zein Maria Cristina
hotelera hurbildu diren jarraitzaileak. Gabonetan Tailandiara joan den familia
baten benetako istorioan oinarrituta dago filma.
Costa-Gavrasen Le Capital filmak ere harrera beroa jaso du ikusleen artean,
gutxitan gertatzen denaren aurka,
filmeko une batean ikusleak txaloka hasi
baitziren. Pelikulak, Marc Tourneulien izeneko bankari baten igoera geldiezina
du hizpide. Egungo egoera ekonomikoaren gogoeta planteatzen du. Zuzendariaren
hitzetan “sozietatearen gehiengo nagusi bat da galtzailea”. Haren emazte eta
ekoizle Michele Ray-Gavrasen ustez
gizarte zibila antolatu bitartean ez da ezer aldatuko. Frantzian inork ez duela dirurik inbertitu
nahi izan aipatu zuen eta gainontzeko herrialdeetan banatzea errazagoa izan
dela. Batek baino gehiagok jarri izan dio Costa-Gavrasi
“zuzendari politiko” etiketa, berak film guztiak politikoak direla esan du gaur
arratsaldean eman duen prentsaurrekoan. Irudi bitartez, gizartearekin lotura
handia duten istorioak kontatzen ditu. Askok thrillertzat badute ere, jatorri
greziarreko zuzendariak nahiago izan du suspense pelikulatzat izendatu. Stephane Osmonen eleberrian oinarrituta
dago lana eta idazleak, bien artean aldea dagoela aipatu du. Frantzian,
gurearekin alderatuta zineak eta kulturak orokorrean babes handiagoa dutela
aipatu dute denek.
Carlos Sorin argentinarraren Días de Pesca izan da Sail Ofizialaren barruan aurkeztu den eguneko
beste pelikula bat nahiz eta aurreko bi filmek baino harrera hotzagoa izan duen.
Marco (Alejandro Aguada) alkoholiko
izandako 52 urteko gizonaren gora beherak kontatzen dira pelikulan.
Eguna amaitzeko Publikoaren Saria
irabazteko hautagaia den Cesare deve
morire (Zesarrek hil egin behar du) filma aurkeztu dute Paolo Taviani eta
Vittorio Taviani zinemagile ezagunek. Erromako Rebibbia espetxeko presoek
antzeztutako antzerkiaren bertsio zinematografikoa da. Shakespeareren Julius Caesar da antzezlan honen atzean
dagoen obra.
0 iruzkin:
Post a Comment