Narrazioaren
barruko narrazio peto-petoa duen zine frantziarra, horixe da François Ozonen Dans la Maison. Galiarrek bakarrik
burutu dezaketen istorioa da hau, galiarren umore eta elkarrizketa landuekin.
Satira literarioaz eta artistikoaz jositako komedia jatorra, alegia.
Bada, 2012ko kurtsoa hasi berri
dela Germain literatura irakasleak Claude ikaslearekin txundituta geratuko da,
16 urte baino ez, eta profesionalek baino hobeto idazten du. Germainen kritikek
eta adoreak bultzatuta idazlan batean landutako istorioari gorputza ematen joango
da amaierara heldu arte.
Fikzioa eta “errealitatea”
nahasten dituen istorio honek diskurtso narratiboen teknikak primeran
menderatzen dituela erakusten du, aktoreak eta ikusleak era berean nahastuz;
jokoan sartuz.
Aktoreen papera bikaina bada
ere, umore intelektualak hartzen du paper garrantzitsuena. Batez ere, klase
sozialen arteko betiko jokoak ematen dio komediari izaera, hau da: goi mailako
klase burgesaren arte kontzeptual absurdu eta ulertezina, eta behe mailako
kirola eta krisi familiarrak tartekatzen dituen narrazioa.
Filmea teoria zaharraren adibide
bikaina baita: gidoi eta narrazio on baten emaitza zine ona izan behar. Juan
Mayorgaren antzerki lan batetik ateratako istorioa zinemazaleen bihotza
irabaziko du, seguru.
Julen BIGURI
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: François Ozon
Gidoia: François Ozon
Argazkia: Jérôme Alméras
Aktoreak: Fabrice Luchini, Kristin Scott Thomas, Emmanuelle Seigner, Denis Ménochet, Ernst Umhauer, Bastien Ughetto, Jean-François Balmer, Yolande Moreau
Iraupena: 105 m.
Herrialdea: Frantzia
0 iruzkin:
Post a Comment