Ez naiz inozentea edo hipokondriakoa, baina
igeri egiteko edota makailua jateko gogoak kendu zaizkit Barry Levinsonen The Bay ikusi ostean. Hala ere, ez du The Impossibleren zorabio ratioa
gainditu. Beldurrezko zine gorearen eta zombien maitaleren bat maitemintzea
lortu du akaso, baina beste munduko ezer ez.
Modan dagoen found footage teknikaz baliatzen
da Chesepeake Bay ondoko herrian gertatutako pandemiari buruz hitz egiteko.
Amets amerikarrak sustatzen dituen makroproduzkioek itsasoa kutsatu eta
esteroidekin hazitako isotopo eta bakteriak jendea barrutik jaten hasiko dira.
Poliziak eta gobernuak, noski, isiltasunaren politika ezarriko dute hdabideetan
eta herrian dirutza emanez.
Barry Levinsonen filmografia aipagarria bada
ere -Good Morning, Vietnam (1987), Rain Man (1988) eta Sleepers (1996)-, generoko filme nahiko pobrea zuzendu du oraingo
honetan. Again bere sorterri aldeko satira bideratu nahi izan ote du, hau da,
Baltimore ondoko herri amerikar “perfektuen” kritika, baina odol eta suspense
gutxiko pelikula egin du. The Blair Witch
Proyect (Daniel Myrick eta Eduardo Sánchez, 1999) eta REC (Jaume Balagueró eta Paco Plaza, 2007) pelikulen bertsio ekologista
liteke The Bay.
Donna Thompsonen (Kether Donohue) narrazioak,
gainera, found footage teknikarekin lortutako sinesgarritasun isla txikia
apurtu baino ez du egiten. Azkenean, beldurrezko pseudo-dokumentala lortu ezean
generoko pelikula erraza atera da.
Julen BIGURI
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Barry Levinson
Gidoia: Michael Wallach
Argazkia: Josh Nussbaum
Aktoreak: Kristen Connolly, Jane Mcneil, Anthony Reynolds, Michael Beasley, Cristopher Denham, Kether Donohue
Iraupena: 85 m.
Herrialdea: AEB
0 iruzkin:
Post a Comment