Mexikoko historia
denbora errealean ikustea latza da. Are latzagoa Antonio Méndez Esparzaren Aquí y allá pelikulako herrixka batean
kokatzen baduzu. Erritmo latinoan doa narrazioa uneoro, eta zer edo zer
gertatuko dela dirudienean, ahorita mismo
teknika erabiltzen du zuzendariak, narrazio geldoarekin jarraitzeko.
Pedro protagonista
Guerreroko herrira joango da AEBtik bueltan musika talde bat sortzeko,
lasaitasunez betiere. Mexiko baina, asko aldatu da bera alde egin zuenetik, eta
oztopoak aurkituko ditu bai taldea egiteko orduan, bai eta familia kontuetan
ere.
Filmeak Mexikoko
zonalde batzuen egoera ondo deskribatzen badu ere, allá ia bi ordu irauten duen pelikulak, aquí 18 ordukoa dirudi. Bada, zine geldoa ere egin behar delakoan
nago, komertzialtasunak ezartzen dituen erritmoak irentsi ezinak izaten baitira
normalean. Baina kontuz ibili behar da, Latinoamerikan ez dira abiaduragatik
famatuak.
Gainera, musikak
Pedroren bizitzan duen garrantzia ikusita, efektu sonoro eta musikal dotoreak
espero dira. Hala ere, mexikarren folklore aberatsa kontuan hartuta, txiste
hutsa dirudi Copa Kings taldeak sortzen dituen kantak. Musika, filmaren antzera,
lo egiteko aproposa da.
Julen BIGURI
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Antonio Méndez Esparza
Gidoia: Antonio Méndez Esparza
Argazkia: Barbu Balasoiu
Aktoreak: Pedro De los Santos, Teresa Ramírez Aguirre, Lorena Guadalupe, Pantaleón Vázquez
Iraupena: 110 m.
Herrialdea: Espainia-AEB-Mexiko
0 iruzkin:
Post a Comment