Sevilla aldeko
Carmen Edurnezuri da Pablo Bergerek aurkezten duen pertsonaia Blancanieves film mutuan. Grimm anaien
egokitzapen askea bideratu du zuzendari bilbotarrak. Toreroen eta flamenkoaren
erritmoetara mugitzen den esperimentu bitxia da Bergerek sortutako pelikula. Maribel
Verdú, Daniel Gímenez Cacho, Pere Ponce eta Macarena García aritzen dira aktore
lanetan.
Zuri-beltzean eta super 8 antzeko
formatuan aurkeztutako Edurnezuriren ipuinak interesa sortzen du lehenengo
momentutik, ez baita film konbentzionala. Hala ere, zinearen munduan sartuta
dagoen edozeinen arreta gutxiagora joango da pelikula aurrera doan heinean.
Argiztapen
eta argazki lana ona bada ere, eta izan beharra du zuri beltzeko pelikula mutu
onargarri bat lortu nahi izanez gero, ez du gidoian asmatzen. Egia bada
iraultzailetzat hartu ahal dutela egokitzapena, baina, zoritxarrez, iraultza
guztiak ez dira onerako. Pablo Bergerren gidoia flamenkoaren eta zezenen
Espainiako folklorean eta txiste errazetan galtzen du haria. Gag txikiz beterik
dagoen ipuina bihurtu du bilbotarrak filma.
Maribel
Verdú edo Daniel Gímenez Cachoren lanak, besteak beste, onak badira ere, ez
dute pelikularen beste aldea estaltzen. Gutxienez, antzezpenez gain, atrezzo
eta jantzi lan bikainak aurkezten dira filmean. Bai eta Andaluziako eraikin
liluragarriak ere.
Esperimentu
ona liteke Blancanieves, baina hobetu beharrekoa. Barre erraza alde batera utzi
eta Charlie Chaplinen edo The Artist-en
mailako pelikulen antzerako zer edo zer egiten saiatzea liteke aproposena. Esan
bezala, esperimentu ona, baina sail ofizialerako zapore gazi-goxoa.
Julen BIGURI
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Pablo Berger
Gidoia: Pablo Berger
Argazkia: Kiko de la Rica
Aktoreak: Maribel Verdú, Daniel Giménez Cacho, Pere Ponce, Sofía Oria, Macarena García,
Ángela Molina, José María Pou, Inma Cuesta
Iraupena: 98m.
Herrialdea: Espainia-Frantzia
0 iruzkin:
Post a Comment