Egunero lan berdina egin behar du langileak fabrikan. Egunero makinak piztu eta monotoniari ekin behar dio. Hala ere, gaur dena aldatuko da. Dena amaitzear dago. Gizona jaungoiko eta jaungoiko gizon egiten duen lanari buruzko laburmetraia da Koldo Almandozen Deus et Machina. Erritmo geldoan kontaturiko pieza ederra aurkeztu du Aurrescue (2009), Amuak (2009) eta Columba Palumbus (2010) laburmetraien zuzendariak. Dudarik gabe, egungo abangoardiako arte euskaldunaren adibide bikaina da Koldo Almandoz egiten duena, besteak beste, The Balde aldizkarian.
Julen BIGURI
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Koldo Almandoz
Gidoia: Koldo Almandoz
Argazkia: Javi Agirre
Aktoreak: Ramon Agirre, Anartz Zuazua, Iker Bereziartua, Koldo Almandoz
Iraupena: 9 m.
0 iruzkin:
Post a Comment