Ebanjelistei guda
sexuala deklaratu die Marialy Rivasek Joven
& Alocada filmean. Jaungoikotxuak argitutako bidean oztopoak aurkituko
dituen 17 urteko Daniela da protagonista. Neska gazte eta errebeldea familia
ultraebanjelistan hazi da, sexuari bizkarra emateko aginduko diotenak. Baina
zakilen mundua garrantzitsuegia omen da Daniela nerabearentzat, tentagarriegia.
Marialy Rivasek Gidoi
Internazional onenaren saria jaso du Sundanceko festibalean bere lehen pelikula
honekin. Errebeldia hutsarekin sinatzen du txiletarrak freskotasunez beteriko film
hau. Blogeroen munduan murgiltzen den istorioa da, hain zuzen ere, http://jovenyalocada.blogspot.com
blogean.
Atentzioa ematen du pelikularen
muntaia, modan dagoen indietronica musikaren antzekoa. Oinarrizko koloreez
baliatzen da sekuentzia batzuetan: horia, arrosa eta berde lauez, adibidez;
tartean indie-pop eta sintetizadorez egindako musika erabiliz. Apustu
arriskutsua dirudien arren, originaltasunez burutu dute komediaren muntaia.
Erlijiodunentzat iraingarria
izango den arren, film indieak eta berritzaileak bilatzen dituztenentzat
gomendagarria oso titiz eta orgasmoz beteriko ikus-entzunezko pieza da;
Jaungoikotxuak zakilak maite omen dituelako.
Julen BIGURI
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Marialy Rivas
Gidoia: Marialy Rivas, Camila Gutiérrez, Pedro Peirano, Sebastián Sepúlveda
Argazkia: Sergio Armstrong
Aktoreak: Alicia Rodríguez, María Gracia Omegna, Felipe Pinto, Aline Kuppenheim, Ingrid Isensee, Alejandro Goic
Iraupena: 92 m.
Herrialdea: TXILE
0 iruzkin:
Post a Comment