Gazte eta
errebelde. Feminista eta iraultzaile. 1953 urtean AEBn bizi diren neska talde
batek Foxfire sortuko dute,
inkonformismoaren sugarra. Laurent Canteten filmeak emakumeak AEBn
hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea lortu zuten urtean kokatzen ditu Legs,
Maddy, Lana, Rita eta Goldie gazteak. Konformismoarekin eta diskriminazioekin
akabatzeko guda deklaratuko diete instituzio eta gizon aberatsei.
Peter Weiren Dead Poets Society (1989)
eta Søren Kragh-Jacobsen zuzendari daniarraren Los Chicos de San Petri (1991) pelikulen antza handia du film
frantsesak. Hala ere, emakumeak izango dira oraingoan protagonista, ezarritako
arauen kontra borrokatuko dutenak. Baina guda txiki horretan oztopoak aurkituko
dituzte gazteek.
Zuzendariak esan bezala, Izola Forrester edota Angela Davisen moduko
emakumeei homenaldia egin nahi izan die. Gainera, mugimendu iraultzaileen eta,
batez ere, feministen narrazio historikoa bideratzea izan da Canteten erronka.
Era berean, egungo emakumeen egoera salatu nahi izan du, alde horretan nahiko
motz geratzen den arren.
Laurent Cantet 7 Días en La Habana
pelikulako La Fuente laburmetraia ere
zuzendu du, Zabaltegi Bereziak sailean aurkeztu dutena Donostiako Zinemaldian. Habanako
klixeak alde batera utziz fikzio komikoak aurkeztea du helburu azken film honek.
Foxfiren baino lan hobea bideratu du
laburmetraian, nahiz eta lehen hau txarto ez egon. Finean, arratsaldetxo baten
ondo pasatzeko pelikula on bat baino ez da Foxfire; zoritxarrez, emakumeen egoeraren salaketan nahiko motz geratzen dena.
Julen BIGURI
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Laurent Cantet
Gidoia: Laurent Cantet, Robin Campillo
Argazkia: Pierre Milon
Aktoreak: Raven Adamson, Katie Coseni, Claire Mazarolle, Madeleine Bisson, Rachel Nyhuus
Iraupena: 143 m.
Herrialdea: Frantzia-Kanada
0 iruzkin:
Post a Comment