2012ko irailaren 25a, asteartea
Lehenengo
egunetan eguraldia lagun egon bada ere, azkenean euria egin du. Ziad Doueiri zuzendari libiarraren The Attack (Atentatua) filmeko klimaren guztiz kontrakoa. Jatorri
palestinarreko zirujau israeldar baten emaztea atentatu suizida batean hiltzen
da. Poliziak, atentatuaren egilea emaztea izan dela uste du.
Medikua, sinetsi
ezinik, Palestinara joango da, emaztea erreklutatu zuten fanatikoekin hitz egin
ahal izateko. Libano, Frantzia, Qatar eta Belgikako koprodukzio hau Yasmina
Khadraren L’attentat liburuan
oinarrituta dago. 95 minutuko film
interesgarria. Bi alde badaude ere, Palestina eta Israel, ez du bataren edo
bestearen aldeko hauturik egiten. Bi munduak ulertzen saiatzen da, bi aldeak
humano egiten.
Euskal ekoizpenek
ere zinemaldian lekutxo bat daukate, nahiz eta aurten euskarazko fikzio lan
gutxi egon. Zinemira saileko lan
gehienak dokumentalak dira. Aurten gainera, nahiko polemikoa izan da filmen
aukeraketa, besteak beste, ez dutelako Barrura
begiratzeko leihoak filma hautatu.
Gaur bi euskal
film ikusi ditugu: Patxo Telleria
eta Aitor Mazoren Bypass komedia erromantikoa eta Luis Maríasen Gernika bajo las bombas TV-moviearen zinemarako egokitzapena. Bypass, Nemekitepá izenarekin
aurkeztu zuten grabatzen hasi zirenean. Komedia erromantikoa bata eta drama
gogorra bestea. Gustura atera da jendea bi proiekzioetatik.
Zapore gazi-gozoa
bestalde, Sail Ofizialean lehiatu den Barbara
Alberten Die Lebenden/The dead and
the living filmarena. Sita neska gaztea, bere aitona SSetako kidea zela
jakitean, informazio gehiagoren bila hasiko da. Film honetan, The attacken bezala bilaketa bat da
abiapuntua.
Bihar greba. Etzi
bueltan.
Ander B.
0 iruzkin:
Post a Comment