2012ko irailaren 29a, larunbata
Hasten dena amaitu egiten da eta Zinemaldia ere iritsi da bederatzigarren
egunera. Egun berezia izan da gaurkoa, goiz-goizetik kaleak zale zuri gorri eta
txuri urdinez bete baitira. Zinemazaleak, kazetariak, kritikariak, industriako
akreditatuak, gonbidatuak… gustu eta zaletasun ezberdinak hiri bakarrean.
Batzuk futbol partidagatik urduri, besteak sarituak nortzuk izango diren asmatu
ezinik. Guk ere egin dugu kiniela:
Zurrumurruak gora behera, gauera arte hori besterik ez dira izango. Saria
jasoko duela dakigun bakarra momentuz Dustin Hoffman aktore eta zuzendari
estatubatuarra da. Donostian da egunotan Quartet
filma aurkezten eta iluntzean 60. urteurreneko Donostia Sari berezia jasoko
du itxiera galan. Aurten banatu dituzten Donostia Sarietatik azkena. Quartet musikari erretiratuentzako zahar
etxe batean gertatzen den istorioa da. Maggie Smith da lau aktore
protagonistetako bat. Nahiz eta pelikula txukuna iruditu, apur bat hotz utzi
ditu bertaratutakoak orokorrean.
Euskaltel Gazteriaren Saria Juan Carlos Maneglia zuzendari paraguaiarraren
7 cajas lanari eman diote. Film
honek iazko Zinema Eraikitzen saria irabazi zuen Donostian.
SGAE-Autore Fundazioaren Publikoaren Saria aldiz, Ben Lewinen The Sessions
filmak irabazi du, arnasa hartu ahal
izateko birika artifizial bati lotuta dagoen, birjintasuna galtzea erabakitzen
duen, 38 urteko gizonaren istorioa da.
Iluntzean gehiago.
Ander B.
0 iruzkin:
Post a Comment