Hutsik dagoen laburmetraia. Dokumentala izan nahi ez duen dokumentala.
Hutsari gorazarre egiten dion diskurtso hutsa. Horixe da, hustasun hutsa, Jesús
María Palaciosen Casa Vacía betetzen
saiatzen dena. Hala ere, Oteizaren eta Nestor Basterretxearen miresleak ez
direnak deskodetu ezinezko ikusentzunezko piezarekin topo egingo dute. Bi
artistak bizi izan ziren etxeari buruzko dokumental hau, nahita ala nahigabe,
hustasunean galtzen da.
Julen BIGURI
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Jesús María Palacios
Gidoia: Jesús María Palacios
Argazkia: Jesús María Palacios
Iraupena: 21 m.
Herrialdea: Espainia
0 iruzkin:
Post a Comment