Umore britainiarreko komedia bikaina Ken
Loachen The Angels’ Share. Pelikulan Glasgow inguruko kaleetatik galduta
dabizen gazte ganorabako batzuk komunitate zerbitzuak egitera zigortu dituzte,
horietako batzuentzat bizitza berri batsortzeko aukera izango da zigorra. Protagonista
eskoziarren ergelkeria bizitzan daukaten sortearekin bakarrik alderatu daiteke.
Ken Loachek, berriro ere maisuki zuzendu ditu Paul Labertyk idatzitako egoera
absurduak.
Filmak hooliganen eguneroko bizitzaren satira
bideratzearekin batera, luxuzko merkatuaren kritika egitea ere lortu du,
betiere Eskoziako umorea tresna nagusitzat erabiliz. Egia da, gigoiaz gain,
Paul Brannigan, John Henshaw eta Gary Maitlanden antzezpenei esker hain maila
altuko komedia lortu duela Ken Loachek.
Whisky onaren antzera, neurriz gozatzeko komedia
da honako hau. Ironikoki
alkohola baitelako Robbie hooliganaren bizitza aldatuko duena. Robbie whisky
onenek askatzen duten aingeruen lurruna lortzen saiatuko da, baina patuak baino
ez daki aingeruen dohaina lortuko ote duen.
Anglofiloentzat sorturiko filma dugu The
Angels’ Share, pelikula eskoziarra bada ere. Ken Loachen beste filme handienetako bat da
azken hau, Sweet & Sixteen (2002)
edota The Wind that Shakes the Barley
(2006) pelikulen maila berekoa.
Julen BIGURI
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Ken Loach
Gidoia: Paul Laverty
Argazkia: Robbie Ryan
Aktoreak: Paul Brannigan, Siobhan Reilly, John Henshaw, Gary Maitland
Iraupena: 101 m.
Herrialdea: Erresuma Batua-Frantzia-Belgika-Italia
0 iruzkin:
Post a Comment