Nicholas Jarecki zuzendari
gaztearen lehenengo fikziozko film luzea da Sail Ofiziala ireki duen ‘Arbitrage’
(Iruzurra).
Robert
Miller izeneko enpresari batek 400 milioiko zorra duela argitu baino lehen enpresa
fusionatzeko egiten dituen ahaleginak ditu ardatz lanak. Filmean, boteretsuen joan
etorriak, hauek familiekin duten harremana, anbizioa eta beste hainbat barne
zein kanpo gatazka planteatzen dira. Gai mamitsuak izan arren, argumentua
asmatzeko erraza da orokorrean eta nahiz eta muntaia eta soinu bandaren bidez
tentsioa mantentzen saiatu, emaitzak ez dira beti horren agerikoak.
Richard
Gere eta Susan Sarandon dira aktore protagonistak. Atzo behintzat, eurak izan
ziren kazetari eta autografo ehiztariengan gose gehien piztu zutenak. Bi
aktoreak, 2004an ere bikote izan ziren Peter Chelsom-en Shall we dance? filman. Kazetari batek baino gehiagok Richard
Gere-ri Oscarragatik galdetu bazion ere, Tim Roth-ek Kodak Theater-erako bide
errazagoa duelakoan nago. Nabari da aktoreak inspektorearen pertsonaia
prestatzerako orduan xehetasun guztiak ondo aztertu eta landuta zituela.
Gererekin planoa partekatzen zuen bakoitzean, txiki utzi du “handia” beharko
lukeena.
Batek baino gehiagok jarri dio “igande arratsaldean telebistan ikusteko moduko” pelikularen etiketa. Eta bai, entretenigarria izanagatik ere, enpresa gizon aberatsen inguruko beste film bat baino ez da. Topikoek neketsu egiten duten lan bat.
Zuzendaria: Nicholas Jarecki
Gidoia: Nicholas Jarecki
Argazkia: Yorick Le Saux
Aktoreak: Richard Gere, Susan Sarandon, Tim Roth, Laetitia Casta, Brit
Marling
Iraupena: 106 m.
Herrialdea: AEB
http://youtu.be/waORywYAG7Q
http://youtu.be/waORywYAG7Q
0 iruzkin:
Post a Comment