2012/01/23

BBK aretoko Hurbiltasun antzokiaren programazio berria aurkeztu dute

Aurtengo BBK aretoko hurbiltasun antzokiaren programazioa Patxo Telleriaren Euskarazetamol antzezlanarekin hasiko da, ostegunean emanaldi bikoitza egingo dute: goizeko 11 eta arratsaldeko 20:00etan. Urtarrilaren 26, 27 eta 28an Mikel Martinezek, Patxo Telleria eta Mikel Oregiren Larria kutsakorra mendebaldekoa (L - KM) testua taularatuko du. Otsailaren 1etik 5era Amanda TeVé antzezlana aurkeztuko du Las Txirenitas taldeak.
Otsailaren 9an Henrik Ibsenen testuen irakurketa dramatizatuak egingo dira Bilboko kale nagusiko aretoan. Otsailaren 10 eta 11n Gonzalo Demaríaren El cordero de los ojos azules ikusi ahal izango da Luciano Cáceresen zuzendaritzapean.
Otsailaren 16, 17 eta 18an Kabia, Gaitzerdi teatroaren ikerketa espazioaren azkenengo ikuskizuna ikusi ahal izango dugu: Rojo al agua. Aurreko Euria esan eta euria erortzea antzezlanaren arrakastaren ondoren Borja Ruiz-en gidaritzapean arituko dira Sara González, Iosu Florentino, Joseba Uribarri, Juana Lor, Maria Goirizelaia eta Yolanda Bustillo aktoreak.
Cal MacCrystal aktore eta zuzendari polifazetikoak gainera clown ikastaro bat eskainiko du aktore eta arte dramatikoko ikasleentzat otsailaren 20, 21 eta 22an. Otsailaren 24an Carmen Machi ospetsuak Miguel del Arcoren Juicio a una zorra antzezlana protagonizatuko du.

Martxoaren 1ean Somiatruites lana egongo da eta 16 eta 17an berriz Henrik Ibsen dramagilearen Hedda Gabler antzezlana. Lukas Bärfuss-en Málaga antzezlanarekin itxiko dute martxoa arteko programazioa hil horren 24 eta 25ean.

0 iruzkin:

Post a Comment

Labur-labur

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Design Blog, Make Online Money