Testua: Ander Barinaga-Rementeria. Argazkiak: Julen Hernandez
Istorioa patio batean gertatzen da. Patio honek bi aurpegi ezberdin dituela azaldu du zuzendariak. Alde batetik, patio arrunt bat dago, non pertsonaia gris batzuk beraien egunerokoan hara eta hona dabiltzan. Beste alde batetik, haurrek duten patioaren irudia dago. Haien irudimena lagun, patioa edozein leku izan daiteke. Patio horren dualitatearekin jolastu nahi izan dute hamar artistek.
Antzerkia uneoro aldatzen den organismo bizia dela esan du Borja Ruizek. Bizitasun hori aktoreen interpretazioetan ageri-agerikoa da. Sarrionandiaren testuak lagun, ikuslea efektu eta koreografia ikusgarrien bidez gatibatzea lortzen dute ordu bete pasatxo irauten duen ikuskizunean. Bakardadea, pasioak, tristurak, identitaterik eza, zoriontasunaren eta gaur egungo gizartearen inguruko hausnarketa egiteko gonbidapena luzatzen digute KABIAko kideek. Zer da ba zoriontasuna? Euria esan eta euria erortzea.
Hurbiltasun antzokia
Bilboko Arriaga Antzokiko Hurbilatsun Antzokioaren programazioari esker izan da Bilbon ikusgai Max Sarietarako aukeratuta dagoen antzezlan hau. Apirilaren 2an Paisaje con Argonautas lana eskainiko du konpainia berberak. Borja Ruizen zuzendaritzapean arituko dira Juana Lor aktorea eta Iñigo Olazabal musikaria.
EURIA ESAN ETA EURIA ERORTZEA
- Zuzendaria: Borja Ruiz
- Aktoreak: Juana Lor, Iosu Florentino, Ane Pikaza, Joseba Uribarri, Karol Benito, Oscar García, Sara González, María Goirizelaia eta Yolanda Bustillo.
- Eszenografia: Alicia de Miguel
- Jantziak: Azegine Urigoitia
- Argiztapena: Javier García
- Musika: Xabier E. Adrien
- Ekoizpena: Rosa Abal
0 iruzkin:
Post a Comment