2012/01/10

Artxiboan soluzio bila

Argazkia: EiTB
Euskal Telebistak hutsetik hasi beharrean artxiboan bilatu eta 90. hamarkadako Bi eta Bat telesailaren atal berriak grabatzeari ekingo diete. Eneko Olasagasti eta Karlos Zabala arituko dira zuzendari lanetan, hasiera hartako telesailaren sortzaileak. Hiru aktore protagonistak ere berberak izango dira: Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta eta Ane Gabarain. 
Joxe Lontxo, Jaione eta Idoia hiru protagonistak etxe berean bizi dira eta auzoko eta lagunekin dituzten gora beherak dira telesailaren ardatza. Oinarria mantenduko badute ere gaur egunera egokituko dituzte tramak. Hiru denboraldi eman zituzten 1991, 1992 eta 1993an.

2 iruzkin:

Jon Urbieta said...

Tira, behintzat telesail on bat aukeratu dute.

Unknown said...

Bai, aktore onekin gainera... Lehenengo denboraldiietako atalak nahieran daude hemen http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/931107343001

Post a Comment

Labur-labur

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Design Blog, Make Online Money