2012/01/20

Igande honetan 'Año nuevo, vida nueva' erreportajea ETB 2n

Maitena Salinasek aurkeztutako 'Año Nuevo, vida nueva' erreportajea emango dute igande gauean euskal telebistako bigarren katean 'El conquistador del fin del mundo' saioaren ostean, gaueko 12:30etan. 
Erreportaje honetan beasaindarrak beraien bizitza errotik aldatu duen jendea elkarrizketatuko du. Aldaketa hauek nahita edo nahi gabe gertatu daitezke eta batzuek eta besteek beraien kasuak kontatuko dituzte.
Gonbidatuen artean Bilduko hiru alkate (Garazi Urrestarazu, Maider García de Vicuña eta Unai Lako) eta Loly de Juan Basauriko alkate ohia egongo dira. Ivan Tellaetxek bestalde, kontsultore izateteari utzi eta munduan zehar bidaiatzen hasi zen. Eneko Etxeberriak ere irakasle lanak utzi eta bizikletan bidaiatzea erabaki zuela kontatuko du.
Beste hainbat elkarrizketatuk ere bizitzak errotik aldatu daitezkeela erakutsiko dute euskal telebistak eginiko dokumental honetan.
Erreportajea online ikusi: http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1404850944001





2012/01/16

'The Artist' eta 'The Descendants' 69. Urrezko Globoetako protagonista

Donostiako zinemaldian aurkeztu zen 'The Artist' film mutuak hiru sari eskuratu ditu The Golden Globes sarien 69. edizioan. Komedia edo musikal onenari urrezko globoa, aktore onenari (Jean Dujardin) eta soinu banda original onenari (Ludovic Bource) saria jaso ditu zuri-beltzeko filmak 'The Descendants' dramak bestalde bi sari jaso ditu drama onenari eta gizonezko drama aktore onenari (Geroge Clooney). Hiru ordu inguruko gala aurkeztu du iaz hain polemikoa izan zen Ricky Gervais komediagile ingelesak. 
Meryl Streep aktoreak gainera zortzigarren Urrezko Globoa eskuratu du emakumezko drama aktore onenaren kategorian 'The Iron Lady' lanagatik. Zuzendari onenaren saria Martin Scorsese zuzendari mitikoak jaso du 3 dimentsiotan egindako bere lehenengo pelikulagatik; 'Hugo'
Woody Allen, Steven Spielberg eta Madonna izan dira galako beste protagonista batzuk. Aurtengo atzerriko hizkuntza bateko film onenaren saria 'A separation' filme iraniar arrakastatsuarentzat izan da.
Morgan Freemanek Cecil B. DeMille ohorezko saria jaso du bere ibilbide profesionalagatik Sidney Poitierren eskutik.

2012/01/13

365 egun, 4 zenbaki, ehundaka erreportaje eta lagun! Eskerrik asko!

Urtarrilak 13, ostirala.

Gaur 365 egun hasi zen Kapuko mugimendua lehenengo pausotxoak ematen. Erraz esaten da baina urte bat bete berri dugu. Eskerrik asko bihotz bihotzez urtebete honetan noizbait gure txalupatxora igo, jaitsi eta itzuli zareten guztioi. Ilusioz ekin genion bideari, eta hasierako ilusio berarekin jarraituko dugu gure ametsak zuen laguntzarekin egi bihurtzen. Batzuetan baliabideetan pobre ibili bagara (eta bagabiltzan arren) dugunarekin ahalik eta onena egiten saiatu gara eta saiatuko gara aurrerantzean ere.

Kapuko ez da ezer baina, zure laguntzarik gabe, duela urtebeteko gonbidapen bera luzatzen dizuegu oraingoan ere. Sartu kapuko mugimenduan eta parte hartu! Mila esker!

www.kapukoaldizkaria.tk
kapukoaldizkaria@gmail.com

https://twitter.com/#!/kapukoT
http://berriketan.info/kapukoaldizkaria/

2012/01/10

Artxiboan soluzio bila

Argazkia: EiTB
Euskal Telebistak hutsetik hasi beharrean artxiboan bilatu eta 90. hamarkadako Bi eta Bat telesailaren atal berriak grabatzeari ekingo diete. Eneko Olasagasti eta Karlos Zabala arituko dira zuzendari lanetan, hasiera hartako telesailaren sortzaileak. Hiru aktore protagonistak ere berberak izango dira: Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta eta Ane Gabarain. 
Joxe Lontxo, Jaione eta Idoia hiru protagonistak etxe berean bizi dira eta auzoko eta lagunekin dituzten gora beherak dira telesailaren ardatza. Oinarria mantenduko badute ere gaur egunera egokituko dituzte tramak. Hiru denboraldi eman zituzten 1991, 1992 eta 1993an.

2012/01/09

'El conquistador' saioaren lehenengo atalak hirukoiztu egin du ia etb 2ren audientzia

'El conquistador del fin del Mundo' ETB 2ko reallity arrakastatsuaren zortzigarren denboraldiaren lehenengo atalak %24,9ko audientzia zatia eskuratu zuen atzo. Lehiaketak azkenengo edizioetan izandako hasierarik onena izan du. 244.000 ikus-entzulek ikusi zuten saioa bataz beste Hego Euskal Herrian. Andoni izan da aurten etxera joan den lehenengo lehiakidea eta bere asanbladako lekukotzaren unea izan zen saioko unerik ikusiena edo urrezko minutua gaueko 23:45etan %33,8ko share-arekin.

Interneten ere www.eitb.com atariaren 'El Conquis'eko webguneak 23.000 bisita izan zituen atzo. Aipagarria da gainera, twitter-eko trending topic, hots uneko gai komentatuenetakoa izan zela #conquis etiketa. ETB 2ren audientzia datu eskasak hobetzea lortuko du aurtengo edizioak?

2012/01/08

Gaur gauean hasiko da 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren zortzigarren edizioa

ETB 2 kateko saio arrakastatsu honen zortzigarren edizioak berrikuntza ugari izango ditu aurten. Garrantzitsuena agian, lehenengoz Patagonia beharrean Argentinako ur-jauzietan egingo dela saioa izango da. Lehiakideek baina ez dute jakingo nora doazen bertara iritsi arte. 

24 lehiakide izango dira guztira, 12 emakumezko eta 12 gizonezko: 

- Nekane Arroyo, 25 urte ,Galdakao. Ikasle eta azafata
- Elisabeth Díaz "Eli", 26 urte, Iruñea. Dendaria.
- Cristina Elarre, 26 urte, Iruñea. Farmazia bateko langilea.
- Sarai Gustrán, 21 urte, El Regato, Barakaldo. Zerbitzaria
- Alicia Hita "Ali", 31 urte, Gasteizen bizi da. Segurtasun pribatua.
- Isabel Landa, 25 urte, Donostia. Enpresaria
- Nagore Narváez "La Gran Danesa", 34 urte,  Arrasate. Irakaslea.
- Larraitz Osés, 31 urte, Iruñea. Suhiltzailea eta igeriketa irakaslea.
- Silvia Urquía, 29 urte, Getxo. Moda diseintatzailea.
- Lourdes Gómez de Segura, 46 urte, Gasteiz. Monitorea.
- Verónica González "Vero", 23 urte, Lasarte-Oria. Monitorea.
- Virginia Chamorro "Vir", 33 urte, Astegieta. Garbitzailea.
- Ibon Urrutia, 19 urte, Bilbo. Ikaslea. 
-Javier Adell "Lobo", 34 urte, Magallón (Zaragoza). Nekazaria.
- Patxi Aizpún, 48 urte, Gasteiz. Ertzaina.
- Omar Aizpuru, 20 urte, Azpeitia. Banatzailea.
- José Antonio Arriada "Zikito", 36 urte,  Arizkun. Denetarik egiten du.
- Andoni González, 22 urte, Romo (Getxo). Ez du ezer egiten.
- Bárbaro Oreste Iglesias, 34 urte, Gasteizen bizi den kubatarra. Iturgina.
- Manu Lasarte, 32 urte,  Orio. Arraunlaria.
- Xabier Migueliz, 22 urte, Donostia. Zarautzeko udaltzaina.
- Lander Sáez de Cortazar "Txintxe", 27 urte, Gasteiz. Basozaina.
- David Seco, 38 urte, Busturia. Txirrindularia
- Yerai Gonzalez Sojo, 31 urte. Irun. Galdaragilea.

Piedra Parada deituriko parke naturalean hasiko da abentura lehiakideentzat.
Leku aldaketaz gainera,  ustekabe gehiago izango dira edizio honetan. Lehiakideek ez dakite talde bakarra osatuko duten, edo bi edo hiru taldetan banatuko  dituzten.  Jose Luis Korta, izan ezik, beste kapitainak zeintzuk izango diren ere ez dakite oraindik.

Aurten bizirauteko baldintzak ere aldatu egingo dira, gogorragoak eta zailagoak izango direla esan dute programako antolatzaileek. Adibidez saioaren lehenengo egunetan lehiakideek ez dute arropa teknikorik izango eta soinean jantzita  daramaten arroparekin ekingo diote abenturari.  Lehiaketan banatuko duten janari kantitatea ere asko murriztuko dutela esan dute eta probak aurreko edizioetan bezain zail eta interesgarriak izango omen dira.

Joxan Goñik eta Txema Montoyak zuzendu dute aurtengo edizioa eta Julian Iantzik aurkeztuko du aurrekoetan bezala. Hostoil ekoiztetxeak, Euskal Telebistarekin lankidetzan ekoitzi duen saioa da eta katearen bataz besteko audientzia mailak gainditzea lortzen du igande gauetan. 

2012/01/06

2011, ETBk ikusle gutxien izan duen urtea


ETB 1-ek %2,2ko ikusle-kuota izan du 2011an Bizkai, Gipuzko eta Araban. ETB 2-k aldiz, %8,14koa.
Bi kateek inoizko audientzia daturik txarrenak izan dituzte. Goenkale, Finlandia, Mihiluze eta kirol emanaldiak dira euskarazko katean gehien ikusten diren saioak. Horrek zerbait hobetu ditu kateraren bataz besteko datuak. Aipagarria da ETB 1-en azkenengo sei urteetan ikus-entzule gehien izan duen emanaldia Real Madril-Bartzelona Txapeldunen ligako final-erdietako partida izan zela %44,3ko kuotarekin.
ETB 2 katean berriz, La noche de..., El conquis eta Ni más ni menos magazinea dira ikusle gehien dituzten saioak. Vaya Semanita cambio radical saioari ondo etorri zaio aurpegi aldaketa eta oso datu txukunak izan dituzte lehenengo zortzi saioek. Hori dela eta zuzendaritzak Pausoka ekoiztetxeari kontratua berritu dio eta hilabete honetan bertan hasiko dira atal berriak emititzen. Lehenengo zortzi kapituluetan ikustako pertsonaiez gain (Goreti ileapaintzailea, Koro Echevarría, Benan, Mike, Nago...) Kontaidazu familia zein beste pertsonaia batzuk ere ikusi ahal izango ditugu atal berrietan. 
Arratsaldero, Anitzele eta Plató 2.0 saioak kendu dituzte eta Ai ama! izeneko ordu erdiko elkarrizketa saio bat aurkeztuko du Iban Garatek ETB 1eko prime timean. 
Hego Euskal Herrian Tele5 da gehien ikusten den telebista katea %17,4ko ikusle kuotarekin.

Labur-labur

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Design Blog, Make Online Money