2012/01/16
'The Artist' eta 'The Descendants' 69. Urrezko Globoetako protagonista
2011/12/11
Elkarrizketa: Ramon Agirre: "Ez utzi, ekin eta heldu adarretatik"
Testua: Irati Aguirre / Argazkiak: EiTB
Elkarrizketa: Loreto Mauleon: “Bi anai ez da guztientzat egindako pelikula, baina ikusten saiatzea gomendatzen dut”
Bai, lotura oso berezia. Lehenengoan, La máquina de pintar nubes-en Bingen nire atzetik zebilen helduagoa nintzelako. Oraingoan, nahiz eta bion aldetik erlazioa egon, ni naiz bere atzetik dabilena.2011/10/25
Elkarrizketa: Blanca Portillo: “Antzerkiak derrigorrezko ikasgaia izan beharko luke”
2011/09/19
Glenn Close aktoreak jaso du aurtengo Donostia Saria

Testua: Haizea Olleta Holgado
Glenn Close aktore estatubatuarra larunbatean heldu zen Donostiara. Bere film berria, Albert Nobbs aurkeztu du eta igande gauean Donostia Saria eman diote Kursaal Auditorioan 21.30 hasi den gala jendetsuan. "Zinema jaialdi ospetsu batean aipamen bat jasotzea hunkigarria da benetan" adierazi du izarrak. Aldi berean, “hauskor” sentitzen dela ere gaineratu du goizean emandako prentsaurrekoan.
Prentsaurrekoan bere azkenengo filma aurkeztu du, Albert Nobbs. Gustura azaldu ditu filmaren nondik norakoak eta lan hau egiteko gogoak dituela aitortu du. "Bakarrik dagoen jende desberdinaren biziraupenari buruzko istorioa" dela azaldu du Closek, "eta horregatik egin nahi izan dut". Rodrigo Garcia zuzendariarekin lanean gustura dagoela onartu du, eta emakumeei papel interesgarriak ematen dizkiela esan du. Filmearen zuzendariak eman dio Donostia Saria Kursaaleko oholtzan. “Gabon, pozten nau Donostian egoteak” hitzekin hasi du hitzaldia. Talde lana izan du diskurtsoaren ardatz. Kursaalera hurbildu den alabari eskaini dio saria, bere ama izatea ohore bat dela adierazi ondoren.
Albert Nobbs pantaila handian
Albert Nobss XIX.mendeko Irlandan girotuta dago. Emakume baten istorioa kontatzen du. Filmean Glenn Closek gizon baten antza hartzen du hotel batean lan egin ahal izateko. Pelikularen aktore-zerrenda aurpegi ezagunez beteta dago, hala nola: Mia Wasikowska, Aaron Johnson, Janet McTeer, Pauline Collins, Brenda Fricker, Jonathan Rhys Meyers eta Brendan Gleeson.
Glenn Closek beste famatu askoren lekukoa hartuko du bart. Julia Roberts (2010), Meryl Strrep (2088), Woody Allen (2004), Robert de Niro (2000), Francis Ford Coppola (2002), Lauren Bacall (1992), Bette Davis (1989) edo Gregory Pecker (1986) izan dira besteak beste, aurreko edizioetako Donostia Saria jaso dutenak.
2011/04/15
Elena Furiaseri elkarrizketa
“Direnak dira, garenak gara, izango gara eta izan ginen”
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=Wt8KbJ3BSSU&w=640&h=510]
Testua: Joanes Segurola
Argazkia: Julen Hernandez
‘Crimen Perfecto’ antzezlana aurkeztera etorri dira oraingoan Elena Furiase, Jorge Sanz eta Pablo Puyol aktoreak. Donostiako Victoria Eugenia kanpoaldean pase grafikoa egin dute argazkilari eta telebista kamerek haien irudiak har zitzaten. Ondoren, antzokiko prentsa aretora jaitsi dira lanaren nondik norakoak azaltzeko. Aktore bakoitzak bere iritzia eman eta kazetarien galderen txanda etorri da. Kapuko Aldizkariak prentsaurrekoa amaitu arte itxaron du Pablo Puyol eta Elena Furiaserekin elkarrizketa pertsonalago bana izateko.
23 urteko aktore gaztea da Elena Furiase. Ez gaztea bakarrik, azken urteetan, bere freskotasuna eta antzezteko duen indarra dela eta, arrakasta handia lortu duena ere badelako. Elenak odolean darama taula gainean jartzeko zaletasuna eta argi geratu da, gaitasuna ere baduela. Bere azken lana eta beste zenbait kontu izan ditu hizpide elkarrizketa honetan.
Crimen Perfecto antzezlana zertan da berezia?
Batetik, Hitchcocken filmak arrakasta handia izan zuelako bere garaian eta horregatik bakarrik, jada berezia da. Eta bestetik, eszena arteko trantsizioak birsortzen saiatu garelako Crimen Perfecto antzezlanean.
Telebistan, zinean eta antzerkian egin duzu lan. Zein gustatzen zaizu gehien?
Hirurak gustatzen zaizkit. Ezingo nuke bakarra aukeratu.
El Internado seriean hemezortzi urterekin hasi zinen. Nola uztartu zenituen grabaketak eta ikasketak?
Hemezortzi urterekin hasi nintzen El Internado-n lanean. Institutuko ikasketak amaitu berri nituen eta unibertsitatean hasi nitzen ikasten. Baina 5 hilabeteren buruan, El Internado seriean lana eskaini zidaten eta ikasketak utzi behar izan nituen. Gainera, El Internado-ko lehenengo eszena nire urtebetetze egunean, martxoaren 9an, grabatu nuen. Eta zorionez, antzezpenaren munduan ibili naiz orduz geroztik.
Bestetik, estreinatu berri da La venganza de Don Mendo Rock, baina oraindik euskal zinetan ez dago ikusgai. Hori dela eta, zerbait aurreratu diezagukezu?
Euskal zinetan ikusgai ez badago ere, jendeak filma aloka dezake (kar, kar, kar). Filmea oso dibertigarria da eta oro har, On Mendok egiten duen mendekua kontatzen da. Baina gauza da filma modu oso espainiarrean egiten saiatu garela. Azken batean, komedia bat da, baina Berlangaren Espainia ilun eta sakon hartan oinarrituta. Filmaren emaitzarekin oso gustura geratu naiz, nahiz eta kritika onak eta txarrak izan dituen. Finean, denak bezala. Nire ustez, familia osoak ikusteko moduko filma da, oso freskoa eta horrez gain, musikala ere bada.
Zuretzat antzeztea hobbie-a edo lana da?
Niretzat lana da serioski hartzen dudalako eta hortik lortzen dudalako ahora eramatekoa. Baina bestalde, hobbie bat ere bada, zeren mundu honetan lan egingo ez banu, ziurrenik mundu honetan lan egitea, filmak ikustea edo antzeztea gustatuko litzaidakeelako. Gustora egiten dut lan eta ondo pasatzen dut, beraz, bi gauzak dira.
Antzezteko daukazun gaitasuna erakusteko orduan, Flores familiakoa izateak errespetua ematen du?
Bai, errespetua ematen du, zeren direnak dira, garenak gara, izango gara eta izan ginen. Lehenaldia, orainaldia eta etorkizuna da Flores familia eta etengabe hor dagoena. Hori bai, errespetua ematen du baina asko laguntzen duena ere bada. Jendeak beste begi batzuekin begiratzen zaitu, maitatua sentitzen zara eta familia oso maitatua gara. Gainera, lagundu egin dizu. Egia da, jendeak izena eta abizena jartzen dizula, eta hori, lanbide honetan oso garrantzitsua da, eta eskertzekoa da. Hori bai, normala den bezala, zure doaia erakutsi behar duzu: ondo edo gaizki egiten duzun, antzezpenerako balio duzun edo ez… Baina bai, izena edukitzeak alde batetik, lagundu egiten dizu, baina beste alde batetik, zenbait egoera edo kasutan enbarazu ere bada. Zeren batzuk uste dute lanbide honetan izena edukitzeagatik bakarrik zaudela, eta bide errazena aukeratu duzula eta ez duzula bokaziorik.
Amaitzeko, zein miresten duzu antzezpenaren munduan?
Pertsona asko miresten ditut. Momentu honetan, Jorge Sanz eta egia esan, asko gustatzen zaizkit Marlon Brando, Meryl Streep, Maribel Verdú, Angela Molina… Batzuk badauzkat, bai.
Pablo Puyoli elkarrizketa
Aurpegi anitzeko aktorea

Testua eta argazkia: Julen Hernandez
‘Crimen Perfecto’ antzezlana aurkeztera etorri dira oraingoan Elena Furiase, Jorge Sanz eta Pablo Puyol aktoreak. Donostiako Victoria Eugenia kanpoaldean pase grafikoa egin dute argazkilari eta telebista kamerek haien irudiak har zitzaten. Ondoren, antzokiko prentsa aretora jaitsi dira lanaren nondik norakoak azaltzeko. Aktore bakoitzak bere iritzia eman eta kazetarien galderen txanda etorri da. Kapuko Aldizkariak prentsaurrekoa amaitu arte itxaron du Pablo Puyol eta Elena Furiaserekin elkarrizketa pertsonalago bana izateko.
Nahiz eta 33 urte izan, Pablo Puyol gaztea kontsideratzen da oraindik. Unibertsitatean Biologia ikasketak egin ondoren Malagako Arte Dramatikoko Goi Eskolan sartu zen. ‘Grease’ musikala izan zen bere lehen lana. Geroztik leku askotan aritu da; musikalak, serieak, laburmetraiak, musika CDak atera ditu… denetatik egin du gure elkarrizketatuak. Hona hemen Pablo Puyol.
Aktorea zara, dantzan ere abila, kantatzen ere ez zara atzean geratzen… Zu bezalako aktore bat zer egiten da, jaio edo egin?
Nik beti esan dut bi horien arteko nahasketa bat dela. Argi dago, kantatzeko eta dantzatzeko doaiak berezkoak direla, baina hori landu egin behar izaten da. Eta aktorea izateko, don batekin jaio behar da. Batez ere, gustatzen zaizun hori landu behar da. Arotza izateko adibidez, esku finekin jaio behar duzu. Baina geroz eta lan gehiago egin, eta geroz eta hobeto aterako zaizkio lanak.
Eta zuk asko entseatzen duzu?
Oso langilea naiz, nire kideek ere esaten dute. Entzun duzu prentsaurrekoan, obrako lehen entsegura testu guztia ikasia eramaten dudan bakarra naiz. Baliteke guzti hori nire lanagatik jada barneratuta izatea. Musikaletan askotan ibili naiz lanean, eta horietan erritmoa oso azkarra izaten da. Gainera, gehienetan New York, London eta beste hainbat lekutako zuzendari atzerritarrek agintzen dute eta beraien erritmoa oso bizia da. Testua azkar ikasi beharra dago bertan lan egin nahi bada.
Zu protagonista zinen serie arrakastatsuenetako bat Un Paso Adelante zen. Bertan pertsonaiek arte eszenikoetan arrakasta lortu nahi zuten. Zuk aurkitu duzu zure bidea?
Uste dut, inoiz ez naizela bidea bilatzen gelditu. Ez da bakoitzarentzat biderik existitzen. Zu pertsona bezala aldatzen zaren moduan, aldatzen zaizu bidea. Ni asko aldatu naiz, bide ugari jorratu ditut. Un Paso Adelante egin baina lehenago, bi musikal egin nituen, eta orain beste bi egin ditut. Antzerkian ere sartu naiz. Baliteke hemendik lau hilera berriro telebistan egotea, edo pelikularen bat grabatzea antzezlan hau egiten dudan bitartean.
Orain arteko lankideekin harremanetan jarraitzen duzu?
Batzuekin bai besteekin ez. Bada ondo konpontzen zaren jendea eta badira ikusi ere ezin dituzunak.
Crimen Perfecto antzezlanean zabiltza Espainia osoan zehar. Nola sentitzen zara 2012ko ekainera arte han eta hemen emanaldiak eskaintzen egongo zaretela entzutean?
“Es algo muy bestia”. Entseguekin hasi ginenean, 35 emanaldi salduta genituen Espainia osoan zehar Madrilen aritu baina lehen. Orain, beste 70 inguru daude salduta Madrilen bukatu ostean, abendutik 2012ko ekainera bitartean, eskaintzeko. Izugarrizko arrakasta da. Gainera joaten garen leku guztietako antzokiak betetzen dira. Hori aktore batentzat harro egoteko modukoa da.
Hainbeste lan edukitzeak denbora asko kentzen dizu?
Ez, ez. Gainera orain gauzak dauden bezala… hobe lan asko edukitzea. Opari bat bezala da, loteria. Lan honek duen beste gauza on bat da denbora libre dezente izaten dugula. Espainiako jira egingo dugun bitartean, astean hiru egun egiten dugu lan gehienez. Madrilen gaudenean desberdina izango da. Astean bost edo sei egunetan egingo dugu lan. Horrek beste hainbat lan motekin lan egiteko aukera ematen du, bai zinea eta bai telebista.
Nola daramazu fama?
Batzuetan ondo eta beste batzuetan ez hain ondo. Nahiko lotsatia naiz jendea gerturatzen denean, ez dut ulertzen zergatik gerturatzen diren nigana. Baina azkenean hori ikasi egiten da eta kito. Horrekin bizitzen ikasi behar da. Ez dago beste aukerarik.





