Irratia, ahotsaren bitartez guztion etxeetara
Cadena SER (Carrusel Deportivo) 1. alea from Kapuko Aldizkaria on Vimeo.
Cadena SER (Carrusel Deportivo) 1. alea from Kapuko Aldizkaria on Vimeo.
Testua: Lohizune Amatria
Egiptoarrek Twitter Internetik gabe erabili ahal izateko Speak2Tweet zerbitzua garatu dute Google eta Twitter konpainiek. Sistema honek telefono mugikorren bitartez bidalitako ahots eta testu tweet-ak zuzenean igotzen ditu sarera.
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren kontrako manifestazioak hasi eta berehala, Internetik gabe gelditu ziren herritarrak. Horren ondorioz, Google konpainiak sare sozialen erabilera errazteko modua bilatu du.
Testua: Julen Biguri
Telebista piztu eta iragarkien eta politikoen ad nauseam argudioen artean, pelikula bat ikusten geundela konturatzen gara; edo, auskalo, munduan benetan gertatzen ari dena. Eta kaleetan? Kaleetan berdin. Edonon saturazioa pairatzen ari gara. Akaso ez da espazio publikorik geratzen? Ez! Coca-Cola-k parke zati bat erosi du letra gorriz tindatzeko, seguruenik iturriko ura Fontvella-k jarri du, eta, nork daki, agian, parkeko eserlekuak Ikea-k egin ditu. Saturazioa edonon.
Zorionez, zentzugabeko hitz jario horren aurrean alternatibak agertzen ari dira azkenen aldian. Baina nortzuk dira alternatiba horien sortzaileak? Anonymous edota Wikileaks aipatu genitzake, burmuin garbiketaren arerio gisa. Baliteke Banksy ere horien artean egotea. Argi dagoena da kexatzeko bide berria ez dela izena ematea. Egun, ideia dugu, ez pertsona.
Banksyk saturazioa satira bihurtzen du graffitien eta street artearen bidez. Banksyk ez du ospea bilatzen, edo bai? Kontua da anonimotasun horren atzean arma bat dagoela, mezu gogor eta zuzen batez gain, irudimena eta artea duena.
Horrela definitzen zuen Banksyk street artearen ideia pasaden urtean egindako aitorpen batean:
“16 urte nituela trenbide batean ezkutuan sartu eta talde graffitero baten (zeinen kide bakarra ni neu nintzen) inizialak idatzi nituen horma batean. Horren ostean gauza ikaragarri bat jazo zen; ez zen ezer gertatu. Nire atzetik ez zen txakurrik etorri, zigortzeko asmoarekin Jainkoak bidalitako tximistarik ez ninduen txikitu eta nire ama ez zen konturatu etxean ez nengoela.
Gau hartan nahi nuena lor nezakeela konturatu nintzen. Eta “Sartzea debekaturik dago” idatzita duen kartelaren atzean dena bereizmen handiagoarekin gertatzen dela ohartu nintzen: adrenalinak ikusmena areagotzen dizu, soinu txikiena ere esanguratsua bilakatzen da, usaimena areagotzen zaizu eta eskaleek edonon egiten dute kaka.
Delitutzat hartzen dute askok jabetza pribatuetan sartzea eta bertan margotzea. Baina, izatez, egunero-egunero marketing-ean adituak diren taldeek gure burmuinaren 30 cm²-ak indarrez hartzen dituzte. Estatus sozialarekin eta zitalkeriarekin itsututa dagoen gizarte honek lortu ezinezko xedeak saltzen dizkigu, egoera horri erantzuteko graffitia egokia da. Hori da erregulaziorik gabeko merkatu libre baten ikuspuntua, merezi duen artea daukana. Eta agian batzuei denbora galtze ikaragarria irudituko zaie, baina nori axola zaio haien iritzia: haien izena ez baitago idatzita hizki erraldoiekin hiriko zubian”.
Lortu ezinezko xedeen merkatuaren parte gara, eta batzuk, jadanik aspertuta gaude merkatu honen funtzionamenduaz. Baina lasai, Banksyren tximinoak dioen bezala: “Laugh now, but one day we’ll be in charge”.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, hemen kontsultatu:
- The exit through the gift shop (Banksy, 2010)
- Banksy Wall and Piece (Banksy, 2005)
- Trespass: historia del arte urbano no oficial (Carlo McCornick, Marc & Sara Schiller, Ethel Seno, 2010)
- www.banksy.co.uk
Edo Kalian gora, kalian behera webgunean galdetu: kaliangorabehera.blogspot.com
Testua: Ainhoa Basarrate
Tabletak gadget jaioiberriak diren arren, hurrengo urteetan prentsa idatzian eragin handia izango duela aurreikusten da. Nieman Journalism Lab taldeak egindako ikerketaren arabera, 2015. urtean prentsa idatziaren ohiko irakurleen laurdenak tabletak erabiliko ditu horretarako.
Testua: Aintzane Larrañaga
2010a espero zena baino okerragoa izan da egunkarientzat. Izan ere, irabaziak %3.7 inguru gutxitu dira orokorrean, eta irakurleak ere asko murriztu dira azken urteotan. Krisia hasi zenetik kalte izugarriak jasaten ari da idatzizko prentsa, eta 2007tik irabaziak %30 jeitsi dira, publizitate agentziek gehiago inbertitzen baitute beste euskarri batzuetan, hala nola, Interneten eta telebistan.


