2011/03/30

UDABERRIKO TENDENTZIAK

70. hamarkada




Testua: Ane Zabala


Neguan 70. hamarkadako estiloko jantziak dendetan ikusi ahal izan genituen. Hala ere, udaberrira arte itxaron behar izan dugu 70. hamarkadako estiloa distiratzen ikusteko. Izan ere, Seventies tendentzia udaberri honen erregina izango da. Horregatik, tendentzia berri honen gakoak ematen saiatuko gara, udaberri honetan hippie estiloa inor baino hobeto jantzi dezazun.


Alde batetik, kanpai praka berriro ere modan jarriko da. Jadanik, hainbat dendetan eskuragarri daude eta gustu guztientzako aukera zabalak aurki ditzakegu. Gerritik eta kolore, estanpatu eta material desberdinekoak eramango dira. Beste alde batetik, denim estiloko short-ak ere asko ikusiko ditugu eta zure estiloari ukitu hippie eta fresko bat emateko jantzi ezin hobea izango da.



Jessica Alba kanpaidun prakekin


 


Horrez gain, flekodun jantziak, ukitu hippie-dun blusak eta  jumpsuit luzeak ere udaberri honetarako jantzi ezinbestekoak izango dira.



Eta azkenik, osagarriei dagokionez, ilean loreak, buruan hegal zabaleko kapelak eta besoetan urrezko bitxiak eramango dira.



Praka zabalak


 


Kate Mossek inor baino hobeto daki estilo hau eramaten, baina ez da tendentzia berri honetara apuntatu den celebrity bakarra. Asko izan dira estilo honetaz maitemindu direnak.


Kate Moss tendentziaren jarraitzaile

 


Sienna Miller hegal zabaleko kapelak eramaten lehenetarikoa izan zen eta bere estiloan guztiz barneratu ditu. Egin ezazu bera bezala eta konbina itzazu udako soineko edo short eta kamiseta sinple batekin.



1 iruzkin:

Irati said...

Bazen garaia kanpai prakak berriro ikusteko!! Askok faltan bota izan ditugu eta.
Lan ona egin duzue albiste honekin. Orokorrean modaren atala oso gustuko dut, informazioa argia eta zehatza baita. Animo eta horrela jarraitu!!

Post a Comment

Labur-labur

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Design Blog, Make Online Money