2012/04/13
Apirilaren 20an hasiko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren X. edizioa
2012/01/29
60. Zinemaldiko kartel lehiaketa abian da
3000 €ko saria irabaziko du sail ofizialeko kartelaren diseinatzaileak eta zabaltegi, zuzendari berriak eta Horizontes Latinos sailetako kartel irabazleek 1000 eurona.
Kartelak osatzeko beharrezko materiala deskargatu dezakezu hemen.
Jaitsi oinarriak hemen eta informazio gehiago behar baduzu sartu http://www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa/ helbidean.
2012/01/16
'The Artist' eta 'The Descendants' 69. Urrezko Globoetako protagonista
2011/09/19
Glenn Close aktoreak jaso du aurtengo Donostia Saria

Testua: Haizea Olleta Holgado
Glenn Close aktore estatubatuarra larunbatean heldu zen Donostiara. Bere film berria, Albert Nobbs aurkeztu du eta igande gauean Donostia Saria eman diote Kursaal Auditorioan 21.30 hasi den gala jendetsuan. "Zinema jaialdi ospetsu batean aipamen bat jasotzea hunkigarria da benetan" adierazi du izarrak. Aldi berean, “hauskor” sentitzen dela ere gaineratu du goizean emandako prentsaurrekoan.
Prentsaurrekoan bere azkenengo filma aurkeztu du, Albert Nobbs. Gustura azaldu ditu filmaren nondik norakoak eta lan hau egiteko gogoak dituela aitortu du. "Bakarrik dagoen jende desberdinaren biziraupenari buruzko istorioa" dela azaldu du Closek, "eta horregatik egin nahi izan dut". Rodrigo Garcia zuzendariarekin lanean gustura dagoela onartu du, eta emakumeei papel interesgarriak ematen dizkiela esan du. Filmearen zuzendariak eman dio Donostia Saria Kursaaleko oholtzan. “Gabon, pozten nau Donostian egoteak” hitzekin hasi du hitzaldia. Talde lana izan du diskurtsoaren ardatz. Kursaalera hurbildu den alabari eskaini dio saria, bere ama izatea ohore bat dela adierazi ondoren.
Albert Nobbs pantaila handian
Albert Nobss XIX.mendeko Irlandan girotuta dago. Emakume baten istorioa kontatzen du. Filmean Glenn Closek gizon baten antza hartzen du hotel batean lan egin ahal izateko. Pelikularen aktore-zerrenda aurpegi ezagunez beteta dago, hala nola: Mia Wasikowska, Aaron Johnson, Janet McTeer, Pauline Collins, Brenda Fricker, Jonathan Rhys Meyers eta Brendan Gleeson.
Glenn Closek beste famatu askoren lekukoa hartuko du bart. Julia Roberts (2010), Meryl Strrep (2088), Woody Allen (2004), Robert de Niro (2000), Francis Ford Coppola (2002), Lauren Bacall (1992), Bette Davis (1989) edo Gregory Pecker (1986) izan dira besteak beste, aurreko edizioetako Donostia Saria jaso dutenak.
2011/08/20
''The Tree Of Life'' (Terrence Malick) filmak irabazi du 2011ko FIPRESCI Sari Nagusia
Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioan emango dute saria
Zinematografiako Kritikarien Nazioarteko Federazioak (FIPRESCI) urteko film onenaren Sari Nagusia The Tree of life filmari emango dio (Terrence Malick). FIPRESCIko kide diren mundu osoko 205 kritikarik azken urtean estreinatutako film luzeen artetik bat aukeratzen dute, bozketa bidez, Sari Nagusia emateko. Zinemaldiaren irekiera ekitaldian emango dute saria eta beronekin inaguratuko da aurtengo Zabaltegi-Perlak saila.

2011/06/16
Txalo eta besarkada artean
Txalo eta besarkada artean
Juan Ortegak Euskal Aktoreen Batasunak ematen dituen ‘Besarkada’ saria jaso du
Testua: Ander Barinaga-Rementeria Arano
Atzo jaso zuen Juan Ortega Roldanek Euskal Aktoreen Batasunak ematen duen ‘Besarkada’ saria jendez lepo zegoen Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Imanol Arias aktorearen eskutik jaso zuen saria Ortegak, eta adierazi zuenez, saria Imanol Ariasek eman beharra “ezusteko handia” izan da, berak ez zeukalako horren berri.
Ortegaz gain, gerturatu ziren beste asko eta asko hunkitu ziren Eibarko Antzerki Jardunaldien antolatzaileak saria jaso zuenean. Aizpea Goenaga eta Kontxu Odriozolak hainbeste antzezlan programatu eta antzerkiaren zabalkuntzan horren erabakiorra izan den pertsona bati horrelako sari bat ematea benetan hunkigarria izan dela esan dute. Pertsona ezagun andana bildu zen bertan. Blanca Urgell Kultura sailburua ere pozik azaldu zen “Euskadiko bihotzetik leku guztietara hedatu diren aktoreen irakaslea” izan den Ortegari saria eman diotelako.
Maskaradak antolaturiko ekitaldian kasting erraldoi bat egitera zioazen aktore klixeatu batzuen komeriekin publikoa adi egotea lortu dute. Ane Pikaza, EABko zuzendaritza taldeko kidea, pozik azaldu da sari banaketak izan duen oihartzunarekin.
2011/06/13
Juan Ortegak jasoko du aurtengo Besarkada Saria
Testua: Ander Barinaga-Rementeria Arano
Euskal Aktoreen Batasunak Juan Ortegari emango dio aurtengo Besarkada Saria, euskal antzerkigintzan egindako lanaren esker onaren adierazgarri.
Asteazkenean izango da sari banaketa
Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian. EABko zuzendaritza batzordeko kideak diren Ane Pikaza eta Pako Revueltasek elkarteko kideen proposamen ezberdinak jaso ondoren, Juan Ortegari saria ematea erabaki zutela adierazi dute.
Juan Ortegak dio, bera “ikusten den taldeko burua” izan arren, Eibarko Antzerki Jardunaldien atzean talde handi baten lana dagoela. Hala ere, saria pozarren hartuko duela esan du.
Ortega Albaceten jaio zen eta 1968an heldu zen Eibarko Unibertsitate Laboralera. Bertako Narruzko Zezen antzerki taldeko zuzendaritza hartu zuen. Handik gutxira, Eibarko Antzerki Jardunaldiak antolatzen hasi zen, baita Debabarrenako Eskola Antzerki lehiaketak ere. SAREAko (Euskal Antzoki Sarea) kidea ere bada. Hainbat azoka eta jaialditan ere parte hartu du.
Gala berezia
Gorka Minguez ekoizleak gala berezi bat antolatu duela adierazi du, bertan bederatzi aktore arituko dira taulagainean Maskarada konpainiak antolatu duen ekitaldi honetan. Carlos Panerak gaineratu duenez, Show Business Media enpresak egun horretan casting bat antolatuko du antzokian, horrela bertaratzen diren aktoreek parte hartu ahal izateko.




