Showing posts with label lehiaketa. Show all posts
Showing posts with label lehiaketa. Show all posts

2012/01/29

60. Zinemaldiko kartel lehiaketa abian da

Donostiako Zinemaldiak 60. edizioko kartelak hautatuko ditu lehenengo aldizk sareko lehiaketa baten bidez.  Proposamenak otsailaren 1etik martxoaren 17ra bitartean aurkeztu ahal izango dira. Ondoren herritarrek kartelik gustukoenak aukeratu ahal izango dituzte zinemaldiko webgune ofizialean sartuta, martxoaren 17tik apirilaren 10era bitartean. Apirilaren 11an finalisten izanak emango dira eta epaimahai batek irabazlea hautatuko du. Bozketa horretan parte hartzen duten herritar guztien artean sarrerak eta produktu ofizialak zozketatuko dituzte antolatzaileek.
3000 €ko saria irabaziko du sail ofizialeko kartelaren diseinatzaileak eta zabaltegi, zuzendari berriak eta Horizontes Latinos sailetako kartel irabazleek 1000 eurona.
Kartelak osatzeko beharrezko materiala deskargatu dezakezu hemen.

Jaitsi oinarriak hemen eta informazio gehiago behar baduzu sartu http://www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa/ helbidean.

2012/01/09

'El conquistador' saioaren lehenengo atalak hirukoiztu egin du ia etb 2ren audientzia

'El conquistador del fin del Mundo' ETB 2ko reallity arrakastatsuaren zortzigarren denboraldiaren lehenengo atalak %24,9ko audientzia zatia eskuratu zuen atzo. Lehiaketak azkenengo edizioetan izandako hasierarik onena izan du. 244.000 ikus-entzulek ikusi zuten saioa bataz beste Hego Euskal Herrian. Andoni izan da aurten etxera joan den lehenengo lehiakidea eta bere asanbladako lekukotzaren unea izan zen saioko unerik ikusiena edo urrezko minutua gaueko 23:45etan %33,8ko share-arekin.

Interneten ere www.eitb.com atariaren 'El Conquis'eko webguneak 23.000 bisita izan zituen atzo. Aipagarria da gainera, twitter-eko trending topic, hots uneko gai komentatuenetakoa izan zela #conquis etiketa. ETB 2ren audientzia datu eskasak hobetzea lortuko du aurtengo edizioak?

2011/08/20

Hamabost film lehiatuko dira Zinemaldiko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean

Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean, besteak beste, Islandiako, Japoniako, Espainiako, Israelgo, Alemaniako, Hego Koreako, Txileko, Estatu Batuetako, Austriako eta Erresuma Batuko filmak izango dira. Telmo Esnalek zuzenduriko euskarazko Urte berri on, amona! luzemetraia ere estreinatuko da bertan. Guztiak ere Kutxa-Zuzendari Berriak saria eskuratzeko lehiatuko dira, Sail Ofizialeko beste hiru filmekin batera: Mathieu Demy zuzendariaren Americano (Frantzia), Oren Moverman zuzendariaren Rampart (AEB), eta Sarah Polley zinemagilearen Take This Waltz (Kanada).

2011/03/18

Donostiako Zinemaldiak kartelen lehiaketarako deialdia egin du

Donostia Zinemaldiak 59. ediziorako diseinua eta kartelak aukeratzeko lehiaketarako deialdia egin du lehenengo aldiz. Deialdia gaurtik apirilaren 15era bitartean zabalik egongo da.

Ekimen honen bidez, Zinemaldiak aukera berberak eman nahi dizkie mundu osoko diseinatzaileei ekitaldia sustatzeko proposamenak aurkezteko orduan; hots, hala jada sendotuta daudenei, nola hasiberriak direnei.

Aurtengo Zinemaldia irailaren 16tik 24ra izango da.

Deskargatu kartel lehiaketarako materiala hemen klik eginda.

Labur-labur

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Design Blog, Make Online Money