Showing posts with label kapuko. Show all posts
Showing posts with label kapuko. Show all posts

2012/01/13

365 egun, 4 zenbaki, ehundaka erreportaje eta lagun! Eskerrik asko!

Urtarrilak 13, ostirala.

Gaur 365 egun hasi zen Kapuko mugimendua lehenengo pausotxoak ematen. Erraz esaten da baina urte bat bete berri dugu. Eskerrik asko bihotz bihotzez urtebete honetan noizbait gure txalupatxora igo, jaitsi eta itzuli zareten guztioi. Ilusioz ekin genion bideari, eta hasierako ilusio berarekin jarraituko dugu gure ametsak zuen laguntzarekin egi bihurtzen. Batzuetan baliabideetan pobre ibili bagara (eta bagabiltzan arren) dugunarekin ahalik eta onena egiten saiatu gara eta saiatuko gara aurrerantzean ere.

Kapuko ez da ezer baina, zure laguntzarik gabe, duela urtebeteko gonbidapen bera luzatzen dizuegu oraingoan ere. Sartu kapuko mugimenduan eta parte hartu! Mila esker!

www.kapukoaldizkaria.tk
kapukoaldizkaria@gmail.com

https://twitter.com/#!/kapukoT
http://berriketan.info/kapukoaldizkaria/

2011/09/22

EiTBko Gaur Egun eta Teleberri saioetako erreportajea

ETB 1 - Gaur Egun

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/741824/zinemaldia-gazteak-aukera-baten/
ETB 2 - Teleberri

http://www.eitb.com/es/videos/detalle/741873/zinemaldia-jovenes-buscan-oportunidad/

2011/08/22

Kapuko Gasteizeko III. Irrati eta Telebista Jaialdian izango da

Kapuko aldizkariak eta KapukoTB-k abuztuaren 30tik irailaren 4ra bitartean Gasteizen antolatuko den FesTVal jaialdiaren jarraipen berezia egingo dute. Horretarako eguneko albiste eta berriak eskaintzeaz gain, sare sozialak erabiliz informazio guztia emango dute uneoro (Twitter (@kapukoT)). Jaialdian hainbat telesail eta telebistako programa ezagun estreinatuko dituzte. Han izango dira Julen Hernandez eta Izaskun Moyano astebetez, jaialdiko xehetasun guztien berri ematen. Ondoren Kapukoren zenbaki berezi bat kaleratuko da.

 

2011/05/17

ERNE, ASTEBURU BAT ZOZKETATZEN DUGU!

Zuberoako Landa Etxe batean bi pertsonentzako egonaldia zozketatzen dugu. Zozketan parte hartzeko bidali e-mail bat kapukoaldizkaria@gmail.com helbidera zure izen abizenak eta harremanetarako e-mail batekin ekainaren 20a baino lehen. Guk zozketan parte hartzeko esteka bidaliko dizugu e-mail horretara. Ekainaren 22an emango dugu irabazlearen izena gure webgunean, www. kapukoaldizkaria.tk Animatu eta parte hartu!

2011/03/06

Eremu ikusezina: Cadena Ser

Irratia, ahotsaren bitartez guztion etxeetara

Cadena SER (Carrusel Deportivo) 1. alea from Kapuko Aldizkaria on Vimeo.

Testua: Nerea Reparaz


«Irratiakbadu telebistak ez duen xarma berezi bat eta hark eskaini ezin dituen posibilitateak eskaintzen dizkigu» hitz hauekin erantzun du Cadena Ser irratiko soinu teknikariak gaur egun irudiak hartu duen garrantziaren inguruan galdetu zaionean. Izan ere, ikus-entzunezko gizarte batean murgiltzen ari gara, non informazio orori itxura bat ematen zaion. Honen aurrean, irratian dabiltzanek hedabidea defendatzen dute, telebista bere gorenean badago ere, irratiak berezko «xarma» duela eta ez dela inolaz ere ozen irakurririko testutzat interpretatu behar adierazten dute.

Kapuko aldizkaria Cadena Ser-ek Bilbon duen egoitzan izan da, Athletikeko partiduaren irrati bidezko erretransmisioa lehenengo pertsonan bizi eta aldizkariaren irakurleei xehetasun guztiz iritsarazteko. «Bizi jokaldi bakoitza, bizi Carrousel Deportivo!» entzun zitekeen esatariak entzuleak animatzen zituelarik. Bilboko futbol taldeak Mallorcan jokatutako partidua gaueko bederatziak arte hasten ez bazen ere, arratsaldeko zazpi eta erditarako irratiko teknikariak martxan zeuden. Izan ere, prestakuntzak lan handia du soinu aldetik.

Egoitzan bertan hainbat irrati kokatzen dira, guztiak talde mediatiko berdinaren menpe aurkitzen baitira, besteak beste Cadena Dial, 40 Principales eta AS egunkaria. Cadena Ser-en, bi langunetan banatzen da espazioa. Alde batetik, erredakzioa dago, non kazetariek momentu oro esango dena prestatzen duten. Horietako batzuk aldi berean, esatari lana ere egiten dute. Hori da, hain zuzen ere, Iñigo Marquinezen kasua batik bat, izan ere, Mallorcara bidaliriko irratiko kide den Ivan Martinekin batera, estatu guztira zabaldu zen futbol partidaren erretransmisioaz arduratu ziren.

Erredakzioaz gain, soinuaz arduratzen diren estudio teknikoak ikus ziitezkeen. Bertan lanean zebiltzanek estudioek euren artean dituzten ezberdintasun teknikoak azaldu zizkiguten. Beste gainontzeko arloetan gertatzen den moduan, irratian ere digitalizazioa eman da. Estudioen itxuran ere antzematen da aldaketa. Estudio berrian aparailuek espazio gutxiago okupatzen duten bitartean, zaharrean, tresna eta botoiak ugariagoak dira, baina azken finean, funtzio bera betetzen dute biek. Soinuaz arduratzen diren teknikariek, aldaketak praktikotasun handia ekarri duela adierazi zuten, erraztasuna dela digitalizazioak eskaintzen duen onurarik aipagarriena. Irratian, gainontzeko hedabideetan gertatzen den lez, aparailu berrien beharra dagoela esan zuten, teknologiaren aurrerapenek lana erratzen dutela baieztu zuten aho batez.




‘Digitalizazioarekin asko antzematen da gauzak egiteko erraztasuna, lehen ez geneukan azkartasuna daukagu eta soinuaren kalitatea hobetu egin da’

Cadena Ser-eko teknikaria



Soinu teknikariak erretransimisioan zehar txertatuko diren musika, melodia eta soinuak prestatzen dituzte. Aldez aurretik egiten da soinuen prestaketa hau. Teknikarietako batek adierazi zuen moduan, «inprobisazio lana ere bada». Izan ere, esatariak esango duena aurreikusi behar dela zioen, momentu oro ipiniko den soinua aukeratzeko. Soinu teknikariaren eta estariaren artean lan harreman «estua» egon behar dela ziurtatu zuten eta euren arteko ulermenak erabateko behar duela izan.

Cadena Ser-en, gainontzeko irratietan bezala, puntualitatea oinarrizko faktorea da. Izan ere, programa bakoitzak dagokion orduan hasi eta amaitu behar du. Horrela ez izatekotan edo akatsen bat egotekotan, konexioan arazoak gerta litezke. Izan ere, Bilboko Cadena Ser, Madrilen dagoen egoitza nagusiarekin dago lotuta, eta programazioaren zenbait atal bertatik erretransmititzen dira.

Lokutorioan, Iñigo Marquinez eta AS aldizkariko kazetari bat zeuden; lehena Urtubi futbol taldeko jokalari ohia. Futboleko erretransimisioetan improbisazioa nagusitzen da, horretarako noski, esatariek telebista bat dute aurrean une oro gertatzen dena ahotsaren bidez etxe guztietara helarazteko.

Ikus-entzunezko gizarte bat ez ezik, Internetek menperaturiko gizartea ere badugu hau. INEk eginiko ikerketa baten ondorioz jakin da estatuko enpresen %94ak Internet bidezko konexioaz baliatzen dela bere produktua saldu edota jende artean zabaltzeko. Modu berean, Cadena Ser-ek ere Internet bidezko komunikazioari eusten dio programazioaren gehigarri edo osagarri gisa. Futbol partiden erretransimio baten kasuan, futbolzaleek Interneten bidez egiten dituzten apustuak komentatzen dituzte zuzenean. Horrez gain, jakina da sare sozialek berebiziko garrantzia hartu dutela, hori dela bide, Cadena Ser-ek ere bere kontuak ireki ditu Facebook eta Twitter-en.




‘Sarritan mezuak jasotzen ditugu atzerritik, Argentinatik esaterako eta horrek poz handia ematen du’

Cadena Ser-eko teknikaria



Cadena Ser-era egindako bisita honek argi uzten du, irratiak bizirik dirauela. Telebistak eta hedabide bisualek indarra hartu badute ere, irratiak gainontzekoek eskaintzen ez dituzten erabilera posibleak ditu, bertako kazetariek adierazi zuten moduan, irratiak bi gauza batera egiteko aukera eskaintzen du. «Entzule kopuruak behera egin badu ere, azken urteetan, irratiak beti jarraituko du programazioa berritzen eta egunerokotasunaren hoberena eskaintzen».

Labur-labur

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Design Blog, Make Online Money