Erreportajea: Joanes Segurola eta Ander Barinaga-Rementeria
EiTBk EiTB Nahieran proiektua jarri du martxan. Aurrerantzean, ETB 1, ETB 2, ETB 3 eta ETB Sateko azken zazpi eguneko programazioa eta Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria eta Gazteako saio nagusiak eskura izango ditu nabigatzaileak nahi duenean, nahi duena ikusi eta entzuteko. Hori bai, betiere eskuragarri egongo den programazioa EiTBk eskubideak dituena izango da. Horrez gain, zuzenean ikusi eta entzun ahal izango dira zenbait saio, eta EiTB Nahieran-ek ere, bere programazioa izango du. Proiektu honen beste puntu garrantzitsu bat EiTBren artxiboa ikus-entzuleen eskura jartzea da. Horretarako, prozesu luze bat dago, eta hori dela eta, pixkanaka-pixkanaka eskegitzen joango dira. Hala ere, ikus-entzuleek eskaerak egin ditzakete EiTB Nahieran-en webgunean.
EiTBren Bilboko egoitzako multibox areto jendetsuaren aurrean aurkeztu dute proiektua. Vaya Semanitako aktoreek aurkeztu dute ekitaldia eta bertan EiTBko hainbat kidek parte hartu dute, besteak beste zuzendaritza taldeko Edurne Ormazabal, Alberto Surio, Patxi Arratibel eta Javier Torrontegik.
1 iruzkin:
[...] hemen Kapuko Aldizkarirako eginiko erreportajea: http://kapukoaldizkaria.wordpress.com/2011/06/14/eitb-nahieran-abian-da/ [...]
Post a Comment