Txalo eta besarkada artean
Juan Ortegak Euskal Aktoreen Batasunak ematen dituen ‘Besarkada’ saria jaso du
Testua: Ander Barinaga-Rementeria Arano
Atzo jaso zuen Juan Ortega Roldanek Euskal Aktoreen Batasunak ematen duen ‘Besarkada’ saria jendez lepo zegoen Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Imanol Arias aktorearen eskutik jaso zuen saria Ortegak, eta adierazi zuenez, saria Imanol Ariasek eman beharra “ezusteko handia” izan da, berak ez zeukalako horren berri.
Ortegaz gain, gerturatu ziren beste asko eta asko hunkitu ziren Eibarko Antzerki Jardunaldien antolatzaileak saria jaso zuenean. Aizpea Goenaga eta Kontxu Odriozolak hainbeste antzezlan programatu eta antzerkiaren zabalkuntzan horren erabakiorra izan den pertsona bati horrelako sari bat ematea benetan hunkigarria izan dela esan dute. Pertsona ezagun andana bildu zen bertan. Blanca Urgell Kultura sailburua ere pozik azaldu zen “Euskadiko bihotzetik leku guztietara hedatu diren aktoreen irakaslea” izan den Ortegari saria eman diotelako.
Maskaradak antolaturiko ekitaldian kasting erraldoi bat egitera zioazen aktore klixeatu batzuen komeriekin publikoa adi egotea lortu dute. Ane Pikaza, EABko zuzendaritza taldeko kidea, pozik azaldu da sari banaketak izan duen oihartzunarekin.
0 iruzkin:
Post a Comment