Arriaga Antzokiko 2011-2012 denboraldia aurkeztu dute
Aste honetan aurkeztu dute Bilboko Arriaga Antzokiaren 2011-2012 denboraldiko programazioa. Aurten, aurreko urteetan bezala, genero ezberdinak programatu dituzte: antzerkia, opera, zarzuela, dantza, musika, zirkua... Emilio Sagik adierazi duenez denen neurrira egindako programazioa lortu nahi izan dute.
Aktore ezagun eta ez hain ezagunek zapalduko dute antzoki bilbotarreko eszenatokia. Besteak beste, aipagarriak dira: Hector Alterio, Joseba Apaolaza, Tomaž Pandur, Claudio Tolcachir, Aitana Sánchez-Gijón, Maribel Verdú, Concha Velasco, Josep Maria Pou, Juan Etxanobe, Roberto Álamo eta Irene Escolar.
Ekoizpen propioak ere presentzia handia izango du aurten. Ia genero guztietako ikuskizun bat ekoitzi baitu Arriaga Antzokiak. El cascanueces Igor Yebrarekin, Les Enfants Terribles izeneko opera, La corte del faraón eta Entre Sevilla y Triana zartzuelak eta De ratones y hombres antzezlana.
Horrez gain, Cuartitos del Arriaga eta OLBErekin elkarkidetzan Opera txiki programekin jarraituko dute aurten ere.
Sarrerak uztailaren 11tik aurrera erosi ahal izango dira.
0 iruzkin:
Post a Comment