Gaur aurkeztu dituzte aurtengo Donostiako Aste Nagusiko kartela eta Sagueseko kontzertu nagusiak. Kartela Lucas Fernández Calvo diseinatzaile gaztearena da. Hainbat lehiaketatan parte hartu du Toledoko artistak, horietako asko Euskal Herrian. Aurtengo jaietako kartela barra-kode bat da. Egilearen hitzetan "barra-kodea produktu guztietarako gako nagusia da" eta "barruan daukan guztia eskaini dezake".
Saguesen ikusi eta entzun ahal izango ditugun kontzertuak, iaz bezala, euskaraz eta gazteeraz izango dira.
- Abuztuak 11a, larunbata: Zea Mays + Doctor Deseo
- Abuztuak 12a, igandea: Esne Beltza
- Abuztuak 13a, astelehena: La Fuga
- Abustuak 14a, asteartea: Aste Nagusia Dance
- Abuztuak 15a, asteazkena: Gose + Fuel Fandango
- Abuztuak 16a, osteguna: 100% Gourmet + Mala Rodríguez
- Abuztuak 17a, ostirala: Anai-Arrebak + Ken Zazpi
0 iruzkin:
Post a Comment