- Galak zuzenean jarraitu ahal izango dira TVEn eta ETBn, telebista bi hauen webguneetan eta Zinemaldiko webgune ofizialean.
- Ikus-entzuleek zuzenean parte hartu ahal izango dituzte facebook bitartez
Barbara Goenaga eta Marta Etura aktore donostiarrek aurkeztuko dituzte Donostiako Zinemaldiko 59. edizioako galak. Edurne Ormazabalek zuzendutako galek zinemaldiaren etorkizuna izango dute ardatz, bertan nazioarteko zinemagintzako hainbat pertsonak zazpigarren artearen etorkizunari buruzko beren ikuspegia plazaratuko dute. Jendearen parte hartzea bultzatze aldera publikoak galetan zuzenean zinemagintzaren geroari buruzko iritzia eman ahal izango dute horretarako facebook sare soziala erabiliz. Parte hartzaileen artean Zinemaldiko gala eta beste saio batzuetara joateko sarrerak zozketatuko dira.
Inagurazio gala irailaren 16an izango da 21:00etan eta amaierako gala berriz irailaren 24an 20:30etan. Aurten, lehenengo aldiz, palmarens ofiziala amaierako galan jakinaraziko dute.
0 iruzkin:
Post a Comment