Altus motxilaren kondaira
Testua: Ainhoa Elizalde
Altus motxilaren kondaira Euskal Herriko gazteen artean zabaldutako marka-kondaira handienetako bat izan da eta da. Institutuan sartu berri den gazte horrek Altus motxila eskatzen du nahi duelako, behar duelako. Mendirako eta eskirako pentsatua dagoen motxila bat da; baina hasiera batean zuzenduta zegoen target hori (mendizalea) oso urrun geratzen da DBHko 1. mailako ikasle horrekin. Honek bere gizarte eta matematikako liburuak eramateko erabiltzen baitu. Ez du sekulan mendira eramateko erabiliko.
Nerabezaroan sartu berri diren gazteen artean sortzen da Altusaren mitoa, eta besteen artean honelakoak aldarrikatzen ditu: euskalduna naiz, “borroka” naiz eta beraz pijoterismoak gorroto ditut, heldua naiz jada eta nire ideia propioak ditut, zertxobait errebeldea… Altusa gainean eramateak egiten duen arketipoa euskaldunarena da: “Gizarte erdaldun honetan ni euskalduna naiz”. Hori batez ere Iruñean ikusi dut, non D ereduko ikastetxeak gutxiengoa den; beraz gazte hori arro sentitzen da besteengandik bereizita. Euskaldun girokoa dela, Herriko Tabernara joango dela eta ez Donibane auzoko taberna “txunga” horietara. Bere Anarkia txapak motxilan ipiniko ditu, Okuparenak, Euskadi Askatuarenak…
Azken finean, identitate kontu bat da. Eta ikastetxe aurren dagoen Escolapios apaiz eskola antagonista izango da, hango ikasleak, adin berdineko pijo horiek.
Duela urte batzuk, boom bat zela pentsa zitekeen, baina urteak pasa ahala, fenomenoa behin eta berriz errepikatzen da.
0 iruzkin:
Post a Comment