NotodoFilmFest-ek 10
urte bete ditu jadanik, eta finalisten artean 168 laburmetrai daude. Aurten,
Javier Fesser (Camino), Juan Carlos
Fresnadillo (Intruders), Jaume
Balagueró (Mientras duermes), Daniel
Calpasoro (Salto al vacío), Victor
García León (Más pena que gloria) eta
Patricia Ferrera (El alquimista
impaciente) zinemagileek osatzen dute epaimahaia.
Hala ere, interneteko erabiltzaileek
festibal honetan duten lekua ezinbestekoa da, euren bozkaketek erabaki ditzaketelako,
epaimahaiaz gain, irabazleetako batzuk. NotodoFilmFest-eko antolatzaileek
dioten arabera, gazteen eta internet erabiltzaileen kultura sustatzeko
ezinbesteko plataforma bilakatu baita festibala.
Izan ere, zinemagile gazteei
lehenengo pausuak emateko bultzada txikitxo bat ematen dien festibal digitala
da NotodoFilmFest. Bada, gaur Werner Herzog (Aguirre y la cólera de dios, Nosferatu:
vampiro de la noche) zuzendari alemaniarrak dioenez, gaur egun ez dago
zinema ez egiteko aitzakiarik, beharrezko materiala eskura daukagu guztiok.
Zinemagile gazte horien onenen
artean 50.000€ banatuko dira 15 sari ezberdinetan. Aurten Groupama Saria ere
banatuko da, serierik onena egin duenarentzat. Eta festibaleko mugak handitu
nahian, Latinoamerikara begira ere ibiliko dira zinemagileak, Hegoamerikako
laburmetraiak sustatuz.
Finaleko gorenak
Aipatu moduan, 168
finalisten artean erabiltzaileak 5 gustukoenak aukeratu ahal ditu. Kapuko-tik
saridunak izatea merezi duten 5 laburmetrai hautatu nahi izan ditugu. Eta
Latinoamerikako zinemagileei ere begira, ozeanoko beste aldetik datorkigun
onena. Ziur gaude 168en artean beste baten bat nahiago izango duzuela, baina
ikusitakoen artean hauek dira guretzat finaleko gorenak (laburmetraiak ikusteko link-ak iritzi bakoitzaren azpian dituzue eskuragarri):
Náufragos
(Mario Rico)
Bizi garen mundu zoro
honetan laguntza eske dabilen jendeari buruzko istorioa da Mario Ricoren
laburmetrai animatua, eta espainiar estatuko marrazkilarien kalitate bikainaren
isla da.
Doble
Check (Paco Caballero)
Komunikazioa eta
inkomunikazioa, sare sozialak eta sozializazioa… Zerrenda luzea egin genezake,
baina zergatik ez barre egin? Azken finean, satiretatik etortzen baitira
gizartearen kritikarik onenetarikoak; kasu honetan bezala.
Love
Wars (Vicente Bonet Martínez)
Oso hurruneko
galaxietan ere krisiak badaude, bai emozional, bai sozial eta bai politikoak
ere. Baliteke George Lucas-en fikzioak errealitatearen zantzu asko izatea.
Mi
papá es director de cine (Álvaro Germán Roda Amador)
Dokumentala, biopic-a
eta komedia generoak nahastuz sorturiko aitorpen bikaina da hau. Ume batek
helduen errealitatea deskribatzeko erarik aproposena, dudarik gabe.
85.12.30
(Manuel Bartual)
Bidaiak denboran
zehar zineman gehiegitan landu direla uste zenuela? Komikigilearen laburmetraia
ikusi ostean iritziz aldatuko duzulakoan gaude.
La
visita (Adela Altamirano Ferrer)
Mundu ezberdinak
lotzen dituzten ariak. Familiak eta pertsonak lotzen dituzten ariak. Txile eta
Espainia lotzen dituzten ariak. Eta krisia, guztien arietan antzematen den
krisia dugu laburmetrai honen protagonistetako bat.